Bigarren ostiralez jarraian pediatria zerbitzu "duina, egonkorra eta kalitatezkoa" eskatzeko kontzentrazioan egin zen Altsasun. Burunda mendebaldeko osasun eskualdeari pediatriako lanaldi eta erdi dagokio. Baina gaur egun lanaldi osoa besterik ez dago beteta, eta bi astean behin pediatra bat etortzen da. Deitzaileek jakinarazi dutenez, egun dagoen pediatrak beste osasun etxe batean lanpostua lortu du. Beraz, hark alde egiten duenean Altsasu, Olatzagutia eta Ziordia pediatra zerbitzurik gabe geldituko da.
Pediatria zerbitzuaren alde antolatu diren herritarrak jakinarazi dutenez, dagoeneko hasi dira Osasun Departamentuari zuzendutako erreklamazio orriak aurkezten osasun etxean. Nafarroako Arartekoarengana ere jo dute eta Altsasuko alkate Javier Ollo Martinezekin ere bilduko dira ere.