Pilotan, Zabalak Ezkurdia zanpatu zuen. Errioxarrari dena atera zitzaion bitartean arbizuarrak deseroso jokatu zuen, bere mailatik oso urruti. Partida bukaeran egin zuen jokoarekin oso kritiko azaldu zen Ezkurdia.
Areto futbolean, Melistar izango da Osasuna Magna Xotaren lehen arerioa Kopan. Norgehiagoka azaroaren 18an edo 19an jokatuko da, Melillan.
Taekwondoan 60 borrokalari Altsasun. Altsasuko Lavaderon Bargagain, Lezkairu, Logroño Hiria eta Azarri klubetako borrokalariek entrenamendu saioa egin zuten.