Azaroaren lehen asteburuan atsedenaldia izan eta gero, gizonezkoen erregional mailan zazpigarren jardunaldia dago jokoan. Momentuz, Kirol Sport taldea da erregional mailako bosgarren multzoko liderra (16 puntu), Universidad de Navarraren aurretik (12 puntu). Etxarri Aranatz hirugarren da (12 puntu), eta Lagun Artea zazpigarren postuan dago (8 puntu). Azaroaren bigarren asteburuan Etxarri Aranatzek sailkapenean bederatzigarren den San Jorge B izango du aurkari azaroaren 9an, 16:30ean, San Jorgen, eta Lagun Arteak sailkapenean bosgarren den Leitzako Aurrera hartuko du azaroaren 8an, 16:30ean, Zelai Berrin.