Sakanerria

Udaletako kontuak eta Urdiaingo jubilatuen bazkaria

Guaixe Irratia 2025eko azaroaren 4a

Musika eskolarako irakasle bila Irurtzunen. Aldi baterako ordezkapena izanen da, eta deialdia baliatuta ordezkapen poltsa sortuko da.

Gaur ere ur mozketak izanen dira Uharte Arakilen. Atzo bezala, gaur goizean izanen da.

Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek lan eskaintza publikoa onartu dute.Lanpostu bat betetzeko oposizioa deialdia eginen du.

Altsasun Baso aprobetxamendua enkante bidez salgai. Ameztian dago lotea. Bakanketa lana eginen da. 

Urdiaingo Jubilatu eta pentsiodunak beraien eguna prestatzen.Elkartearen bazkide egunerako izen ematea zabalik dago.