Kirol tartea

Sakanako kirolaririk onenen hautaketa, Guillermo Mazo Memorialeko partiduak eta futbol kontuak

Guaixe Irratia 2025eko azaroaren 4a

Sakanako kirolari onenak hautatzeko garaia. Azaroaren 24ra arte aurkez daitezke proposamenak ohiko tokietan, eta, lehengoz, Sakanako Mankomunitateko webgunetik online. Edonork egin dezake proposamena, hautagaiaren curriculuma gehituta. Sari ematea abenduaren 12an izango da, Irurtzunen. 

Pilotan, Guillermo Mazo Memorialean, hirugarren kanporaketa jokoan.Irurtzun klubeko Gorraizek San Migueleko Azanza du aurkari Lekunberrin. 

Futbolean, Zaldua futbol taldeak 40 urte. Elomendiko Futbol Txapelketako laugarren jardunaldian talde arakildarrak ez zuen puntuatu. Altsasuri irabazita, Mutilverak bederatzigarren postuari eutsi zion. Emakumezkoen hirugarren mailako seigarren jardunaldian Altsasuk ez zuen punturik bildu. San Jorge liderra Altsasuren gainetik pasa zen. Gizonen preferente mailako zortzigarren jardunaldian punturik gabe geratu zen Altsasu. Etxarri Aranatz eta Lagun Artea, lanera. Atsedenaldiaren ondoren, Etxarri Aranatzek San Jorgen jokatuko du, eta Lagun Arteak Aurrera hartuko du Zelai Berrin