Harri jasotzean, Maisuaren etxean. Sakanako Harri Jasotze eskolako kideak Iñaki Perurenarekin bildu ziren Peru Harri museoan.
Areto futbolean, Altsasuren bigarren garaipena eta Aralar Mendiren ezina. Hirugarren mailako seigarren jardunaldiak 3 puntu utzi ditu Sakanan. Xota A garaile ahizpen arteko derbian. Emakumezkoen lehen maila autonomikoko derbian Xota A Xota B baino gehiago izan zen eta lidergoa sendotu zuen. Arbizuk ez zuen Altsasurekin gupidarik izan. Gizonezkoen lehen maila autonomikoko seigarren jardunaldiko derbian Arbizu Altsasuren gainetik pasa zen eta Xotak Tafa mendean hartu zuen.