ETB1eko Goazen telesailaren denboraldi berria azaroaren 14an hasiko da. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) eta EITBk elkarlanerako hitzarmena sinatu dute, lehen aldiz. Udalerri euskaldunetan euskarazko ikus-entzunezkoak areago zabaltzea da helburua. Horren barruan Goazen eta Irabazi arte telesailen denboraldi berrien aurremustutzeak egin dira UEMAko makina bat herritan.
Sakanako hiru herritan telesailaren aurreneko kapitulua ikusteko aukera izanen da. Telebistan eman baino lehen ikusi nahi dutenek hiru toki hauetarako batera joan beharko dute: azaroaren 9an, igandea, 18:00etan, Arbizuko eskola zaharra, Etxarri Aranazko gaztetxokoa eta Bakaikun eskola zaharra. Hiru emanaldi horiek izanen dira. Lakuntzan pantaila handian ikusteko aukera izanen da azaroaren 16an, igandearekin, 18:30ean. Arruazun ez da emanaldirik aurreikusi.