Errigorak aurtengo Euskarari Puzka kanpainarako Ezinbestekoak euskarentzat Agerrean leloa aukeratu du. Horixe baitira euskararendako AEK, Sortzen, Ikastolak eta Agerraldia Nafarroa erdialdean eta hegoaldean. Errigorako kideek azaldu dutenez, aipatu erakundeak "euskarak eskualdean arnasa har dezan bertatik eta bertarako egiten dute lan". Gaineratu dutenez, "lanean jarrai dezaten, ezinbestekoak garenak gainontzeko lurraldetako euskaltzaleok gara. Asmo horretan auzolana tresnarik baliotsuena, ezinbesteko elkartasun keinua da Euskarari Puzka kanpaina, saskiak eskatuz balioaren %25a Ager eskualdeko euskalgintzara bideratzen delako".
Aurten ere hiru saski mota eskaini dituzte, beltza (60 euro), berdea (65 euro) edo gorria (75 euro). Haiek 22 ekoizleren produktuekin beteko dituzte. Eta auzolanaren bidez 245 herritako 469 banaketa guneren bidez banatuko dituzte. Azaroaren 13ra arte egin daitezke eskaerak.