Premia duten 22.000 pertsonengana iristen da Nafarroako Elikagai Bankua fundazioak. Urtean, nafar bakoitzak 600 kilo janari inguru jaten du. Fundazioak 118 kilo inguru ematen dizkie kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei. Hau da, 220 tona banatzen ditu hilero. Banaketa hori egin ahal izateko, bankuak bere biltegi berria bete beharra du eta, horretarako, jakien bilketa egin zen asteburuan. Ohiko denda eta supermerkatuetara joan eta laguntza eman nahi zutenek poltsa bat eskuratuko eta han bankuri emateko jakiak sartu zituzten. Bankutik azaldu zutenez, "janari ez galkorra behar dugu, esaterako, kontserbak, latak, pasta, olioa edo haurtxoendako elikagaiak".
Jatekoak ematea da laguntzeko modu bat. Bestea dirua ematea, eta hori urte akabera arte egin daiteke. Bankuak dirua jatekoak erosteko erabiltzen du. Dirua emateko, herritarrek bonuak eros ditzakete supermerkatuetan kutxatik pasatzean, 00262 zenbakira bizum bat egin, bancoalimentosnavarra.org webgunea kontsultatu edo banku-transferentzia bat egin. Gogorarazi dute dohaintzak egiteak zerga-kenkari batzuk sortzen dizkiela pertsona eta enpresei.