Nafarroako Euskal Pilota Federazioak antolatuta, Kadeteen lau eta Erdiko Txapelketako final hamaseirenak jokatzen ari dira aste honetan. Azaroaren 5ean, asteazkena, Irurtzunek lau partida hartu zituen. Tartean, Irurtzun klubeko Sarazibar txapelketatik kanpo geratu zen, Umore Onako Salaberriaren kontra 18-10 galdu eta gero.
Azaroaren 6an, osteguna, Lakuntzak beste lau partida hartuko ditu.
Kadeteen Lau eta Erdiko final hamaseirenak
-Irurtzungo emaitzak:
Okiñena (Ultzama) 15 – Loidi (Araxes) 18
Arzelus (Oberena) 18 – Merino (Zugarralde) 5
Salaberria (Umore Ona) 18 – Sarazibar (Irurtzun) 10
Oreja (Araxes) 5 – Villanueva (Esteribar) 18
-Lakuntzako jardunaldia:
Azaroaren 6an, 18:00etan, Lakuntzako Behar Zanan:
Etxeberria (Lagunak) – Garcia (Ultzama)
Zabaleta (Aurrera) – Lazkanotegi (Bortziriak)
Orquin (Ultzama) – Sagastibeltza (Aurrera)
Balda (Larraun) – Ramirez (Zugarralde)