Egun batez mediku kontsultategirik gabe

Guaixe 2025eko azaroaren 6a

Uharte Arakilgo kontsultategia. ARTXIBOA

San Martin egunez, azaroaren 11n, Uharte Arakilgo kontsultategia itxita izanen da.

Irurtzun aldeko osasun eskualdearen baitan dago Uharte Arakilgo kontsultategia. Osasun eskualdeak egoitza Irurtzunen duenez, herriko jai egutegiak eta langileenak bat egiten du. Azaroaren 11n Irurtzunen San Martin ospakizuna dutenez, Uharte Arakilgo kontsultategia itxita egonen da. Beraz, hiriberriarrek, ihebardarrek, irintarrek, ubertearrek edo arbazuarrek osasun larrialdirik izanez gero 112 telefono zenbakira hots egin beharko dute.