Irristaketan, Olaztik 140 irristalari inguru bilduko ditu Sakana Irristaketa Sarian. Azaroaren 8an Erburua kiroldegian jokatuko den saria Nafarroako Kirol Jokoen Indoor Abiadura Txapelketarako baliagarria izango da.
Txirrindularitzan, Ekain Imazek Finisher taldearekin debutatuko du afizionatuetan. Burunda klubean trebatu eta azken urteetan Tolosa Danena taldean aritu den altsasuarrak amateur mailara berdez jantzita egingo du salto
Saskibaloian, CBASK: neskek garaipenaren bidean segitzen dute eta mutilek garaipena ihes egiten utzi zuten. CBASK taldeko bi senior taldeek etxean jokatuko dute azaroaren 8an eta zaleei Zelandira animatzera hurbiltzeko deia egin diete.
Pilotan, Guillermo Mazo Memorialean Gorraiz Lau eta Erditik kanpo geratu da. Irurtzun klubeko Gorraiz San Migueleko Azanzaren kontra erori zen Lekunberrin. Kadeteen Lau eta Erdiko Txapelketa, Lakuntzan eta Irurtzunen. Final hamaseirenetako partidak jokatzen ari dira Sakanan.