Kulturari begira

Kantari jaialdia eta ikuskizun gehiago astebururako

Guaixe Irratia 2025eko azaroaren 6a

Kantari ikuskizunaren entseguak izanen dira bihar, Iortia kultur gunean; guztira, 70 bat gaztetxok hamazazpi taldetan banatuta parte hartuko dute. Aitor Agiriano proiektuaren koordinatzailearekin hitz egin dugu.

Gora Gora Fest! Kultur zikloaren bosgarren edizioa Nafarroako 65 herrietara helduko da, azaroaren 7tik abenduaren 14ra arte, tartean Sakanako hiru herritan izanen da.

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa izanen da azaroaren 8an, Leitzako kiroldegian, 17:30ean. 

Txuspo Poyo altsasuarrak Iruñeko Futuro Cancelado erakusketa kolektiboan parte hartu du.

Uztailan Lakuntzan ospatutako Azken Hatortxurockaren amaieran Aske jaialdiaren berri eman zuten, eta dagoeneko Atarrabian abenduaren 27an izanen den jaialdiaren kartela aurkeztu dute.