Hezkuntza Departamentuari 200.000 euro inguruko transferentzia bat egiteko 1.500 biztanletik beherako Nafarroako 40 udalendako. Udalerri horietan dauden eskola-jantoki baimenduak erabiliko dituzten ikasleei diruz laguntzeko da diru hori. Herri horietan eskola-jantokia erabiltzen duten garraiatu gabeko ikasleak 639 dira. Departamentuak mahaikide bakoitzeko 316,34 euroko laguntza ezarri du.
Departamentuak banatutako diruaren %6,95, 13.918,96 euro, Sakanako hiru udalek jasoko dute. Uharte Arakilgo eskolan hamalau ikasle daude jangelan eta haiengatik udalak 4.428,76 euro jaso ditu. Lakuntzako eta Arbizuko eskoletan hamabosna ikasle daude jangeletan eta haiengatik udal bakoitzak 4.745,10 euro jasoko ditu.