Atletismoan, Sakandarrak gustura Behobia-Donostiako festa erraldoian. Iñaki Mujika eta David Gonzalo sakandarrak podiumera igotzear egon ziren.
Pilotan, Ezkurdia ez da Bilboko podiumera igoko. Lau eta Erdiko hirugarren postua erabakitzeko kanporaketa eskura izan zuen arbizuarrak, baina azken txanpan Altuna gailendu zitzaion (22-20).
Areto futbolean, Partida ona, baina saririk ez. Osasuna Magna Xotak porrot mingarria jaso zuen Murtzian, Jimbee Cartagenaren kontra partida ona jokatuta 3-2 galdu eta gero.