Aralarko Elkarteak Aralar mendiko 2025-2026 Bi Urteko Baso Planari dagokion baso-aprobetxamendua enkante bidez saltzeko deialdia egin du. Bi lote dira eta guztira 96.910,52 euro (BEZ kanpo) balio dute. Aurreneko lotea 1.037 pagok osatzen dute eta Putterri, Irabeltzeta, Mandueta, Olaz, Lizardi, Hiruzuloeta, Aparain eta Tristansare parajeetan daude. Han pago ederrekin batera mintegiak daude. Guztira 894,12 m3 zur eta 1.596,8 m3 egur egiten dute. 64.892,08 euro (BEZ kanpo).
Bigarren lotea, berriz, 1.888,05 pagoz osatuta dago eta Pagomari, Eurlatz eta Ipuzmeaka dermioetan daude. Han bakanketa eginen da. Guztira 75,10 m3 zur eta 1.813,4 m3 egur egiten dute. Haren balioa 32.018,44 eurokoa(BEZ kanpo) da.
Eskaintza egin nahi duenak abenduaren 11ra arteko epea du. Aprobetxamendua eskuratu ondoen 18 hilabete izanen dira pagoak moztu eta ateratzeko.