Gero eta anitzagoa den jendartea batean bizi gara. Agintzari kooperatiba, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, Gurasotasun Baikorra kultur anitzeko testuinguruan izena duen parte hartze diagnostikoa egiten ari da. Haren bidez Nafarroan hainbat kulturetako familiei hazkuntzak zer suposatzen dien jakin nahi dute. Horretarako elkargune berezi batzuk antolatzen ari dira. Haietan seme-alaben hezteko moduari buruz hitz eginen dute. Diagnosi horretan familiak entzun nahi dituzte, esperientziak partekatu eta egunerokotasuneko erronkak hobeto ulertu.
Hori egiteko elkarrizketa talde bat osatu nahi dute, pastak, kafea eta guzti. Taldea Altsasun elkartuko da. Diagnosiaren egileek taldean parte hartu nahi duten pertsonak bilatzen ari dira, hala nola, lagundu dezaketenak ere, esparru fisikoak eskainiz edota besterik gabe deialdia zabaldu dezaketenak. Parte hartzaileek familiei hazkuntza lana errazteko aukerak pentsatzen lagunduko dute. Baita familien aniztasuna baliatuz gizarte kohesioa sendotzen ere.
Antolatzaileek esan dutenez, “hitzak, ahotsak batzeko eta elkar eraikitzeko aukera ederra izan daiteke”. Informazioa nahi duenak 688 62 58 53 telefono zenbakira (Alba) hots egin edo parentalidadtranscultural@garaian.eus e-posta helbidera idatz dezake.