Sakanerria

Baso aprobetxamenduak Aralarren, udal kontuak eta sanmartindarrak

Guaixe Irratia 2025eko azaroaren 11

Baso aprobetxamenduak Aralarren.  Pagoz osatutako bi lote salduko dira. 

Uharte Arakilgo, Lakuntzako eta Arbizuko Eskolen jangelengatik hiru udalek ia 14.000 euro jasoko dituzte. Gobernutik adierazi dutenez, dirulaguntza hori “diskriminazio positiboko neurri bat da, ikasleek landa-ingurunean jarraitzea sendotzera bideratua”. 

Herri-lurren gaineko kuotak borondatez ordaintzeko epea zabalik Altsasun. 2025 urteari dagozkion kuotak dira ordaindu beharrekoak.

Sanmartindarren egun handia Lizarragan. San Martin kofradiako kideek egun guztiko egitaraua izan zuten larunbatean.