Iruñeko eta Tuterako Artzapezpiku Florencio Rosello Avellanas apaiz izendapenak egin zituen lastailean. Horren ondorioz, apaiz batzuk herriz aldatu dira, eta aldaketak ere Sakanari ere eragin diote. Aldaketen ondorioz, orain arte Doneztebe, Elgorriaga, Eratsun, Etxalar, Ezkurra, Ituren, Sunbilla eta Zubietako parrokien ardura izan duen Jose Manuel Nazabal Larraza apaiz etxarriarra sorlekutik gertuago egonen da. Azaroaz geroztik Itza, Arakil eta Aranazko herrien ardura hartu du. Ardura hori Alfonso Garziandia Goñi etxarriarrarekin, Javier Aldabe Arbea eta Antonio Lopez Fernandezekin partekatuko du.
Bestalde, David Galarza Fernandez apaiz iturmendiarra Beran eta Lesakan egon da orain arte. Hemendik aurrera Larraun, Araitz-Betelu, Lekunberri eta Imozko parrokien pastoral zaintzaz arduratuko da beste bi apaizekin batera. Gainera, Aralarko santutegiko kaperau laguntzailea izendatu du. Azkenik, Itza, Arakil eta Aranazko hainbat herriz arduratu izan den Jose Antonio Apezetxea Escudero apaiza Bera eta Lesakara lekualdatu du gotzainak.
Apaizak herri herri
Irurtzungo eta Arakilgo hainbat parrokiaren ardura hainbat apaizen artean banatzen dute: Javier Aldabe Arbea, Alfonso Garziandia Goñi, Jose Manuel Nazabal Larraza eta Antonio Lopez Fernandez. Etxarren, Ekai eta Zuhatzuko apaiza Jose Antonio Perez Balda da. Eta Satrustegi, Hiriberri Arakil, Ihabar, Irañetako apaiza da Alejandro Lizarraga Artola.
Urdiangoa Migel Angel Sagaseta Ariztegi. Altsasuko apaiza, berriz, Patxi Izko Barberia da, eta parrokiako bikarioa Jose Sebastian Hualde Urra eta adskritoa, berriz, Rafael Ayarra Palazon. Barberia Olatzagutiko eta Ziordiko parrokietako apaiza ere bada.