Nafarroako Gobernuak, Determinazio Libreko Programaren bidez, udal eta kontzejuen artean 10.460.316,24 euro banatu ditu, joan zen urtean baino %3,4 gehiago da. Dirulaguntza horren helburu nagusia da bermatzea nahitaezkoak diren udal zerbitzuak Foru Komunitate osoan ematen direla. Legean jasotzen denez, udal eta kontzeju bakoitzak diru-kopuru bat jasoko baitu, dagokiona biztanle kopurua eta biztanle guneen sakabanaketa geografikoa kontuan hartuz eta urte bakoitzean funtsak duen zuzkiduraren arabera.
Sakanako toki erakundeek foru administraziotik guztira 583.575,43 euro jaso dituzte, gobernuak banatutakoaren %5,58. Sakandarrak herrialdeko populazioaren %3,05 gara. Nafarroako Gobernuak toki erakundeendako %3,4 bideratu du aurten, baina Sakanara joan zen urtean baino %17,04 gehiago, 84.984,55 euro gehiago iritsiko dira. Toki erakundeek jasotako diruaren %88,95, 519.077,11 euro, udalendako izan da. Gehien jaso duena Altsasuko Udalak da, %10,35. Etxarri Aranatzek %8,62 eta Arakilek %8,13. Irurtzunek, berriz, %7,89. Gutxien jaso duen udala Ergoienakoa izan da, %3,13. Eta kopuru bera, %3,45, jaso dute Irañeta, Bakaiku, Iturmendi eta Ziordiko udalek.
Kontzejuei dagokionez, berriz, ibarreko toki erakundeei emandakoaren %11,05 jaso dute, 64.498,32 euro. Arakilgo kontzejuek %68,88, 44.428,03 euro jasoko dituzte, Ergoienakoek %28,32, 18.270,29 euro. Eta Lizarragabengoak %2,79, 1.800 euro.
Udal eta kontzejuek bi aukera dituzte. Batetik, diru hori urtean bertan inbertitzea. Edo, bestela, diru gehiago eskatzen duen inbertsio baterako gordetzea eta dirua pilatzen joatea.
Toki erakundeek Erabilera Libreko Programatik jasoko dutena
UDALERRIA Kontzejua Kopurua
- Arakil 47460,35
-
- Aizkorbe* 0,00
- Urritzola 2.432,95
- Errotz 3.443,73
- Izurdiaga 6.154,43
- Etxeberri 3.650,47
- Egiarreta 4.132,89
- Etxarren 5.740,94
- Ekai 2.846,45
- Zuhatzu 2.938,34
- Satrustegi 3.259,95
- Hiriberri Arakil 4.661,25
- Ihabar 5.166,63
-
- Irurtzun 46.025,39
- Irañeta 20.130,88
- Uharte Arakil 40.660,95
- Arruazu 20.130,88
- Lakuntza 40.261,78
- Arbizu 40.261,78
- Ergoiena 18.270,28
-
- Lizarraga 7.195,22
- Dorrao 6.050,34
- Unanu 5.024,73
-
- Etxarri Aranatz 50.329,58
-
- Lizarragabengoa 1.800,00
-
- Bakaiku 20.130,88
- Iturmendi 20.130,88
- Urdiain 34.498,16
- Altsasu 60.392,66
- Olatzagutia 40.261,78
- Ziordia 20.130,88
- Sakana 583.575,43