60. Behobia-Donostia herri lasterketan (20,2 km) 27.981 korrikalari zeuden izena emanda, horietatik 9.474 emakume (%33,86), emakumeen parte hartzean errekorra. Ez dira %50 izan, antolatzaileek nahi bezala, baina emakumeen presentzia oso nabarmena izan zen azaroaren 9an. Guztira 1.400 kirolari nafar baino gehiago zeuden izena emanda, eta horietatik 1.351 lasterkarik osatu zuten korrikako modalitatea. Partaide bakoitzak bere motibazio eta erronka pertsonala zuen Behobian, eta ibilbide guztian jasotako milaka ikusleen txalo eta animoak lagunduta, helmugara heltzea nahikoa sari izan zen.

Handbike-an eta irristaketan, podiumera igotzear
Handbike eta irristaketa modalitateetan podiumetik gertu egon ziren bi sakandar. Handbike-an Ivan Manoel Montero izan zen azkarrena (35:36); Iñaki Mujika altsasuarra laugarren iritsi zen helmugara (44:08), iazko erregistroa 2 minutu baino gehiagotan hobetuz, iaz zazpigarren izan baitzen (46:21).
Helmugara iritsi ziren 153 irristalarien artean Aitor Vacas gailendu zen (38:24). David Gonzalo uharte arakildarra bosgarren iritsi zen (40:25). Iaz hirugarren izan zen (36:32). Bere anaia Javier 19. sailkatu zen (48:02) eta Nekane Ulaiar altsasuarra 65. (59:41), emakumeen sailkapenean seigarren, Garazi Ganuza txapeldunetik (47:59) ia 12 minutura.

Guztira 26.299 korrikalarik osatu zuten proba, Raul Celada (1:01:28) eta Katherine Tisalema (1:09:34) txapeldun zirela. Axi Estarriaga etxarriarra fin aritu zen; 45. postuan iritsi zen (1:08:08). Iaz ere lehen sakandarra izan zen, helmugan 31. (1:07:56), antzeko denboratan. Emakumezkoetan, Andrea Aristu olaztiarra izan zen lehen sakandarra (1:26:52), postu orokorrean 2.239. Aristu iaz ere lehen sakandarra izan zen, baina nabarmen egin du gora. Iaz 4.159. postuan sailkatu zen (1:32:56). Beraz, 6 minututan jaitsi du denbora.
Sakandar gutxiago
Joan zen urtean 60 sakandarrek parte hartu zuten Behobia-Donostian, eta aurten 39k, 21 gutxiagok. Egun berean Arronizen Nafarroako Kluben Arteko Mendi Lasterketen Txapelketa jokatu zen, Nafarroan kros denboraldia aurreratu da, lesioak egon daitezke... Arrazoi asko egon daitezke, baina agerikoa dena da atletismoko egutegia oso estu dagoela eta aukeratu beharra dagoela.

Sakandarrak Behobia-Donostian (20,2 km)
-Korrika
Gizonak:
1. Raul Celada 1:01:28
45. Asier Estarriaga 1:08:08
145. Aritz Etxeberria 1:11:31
182. Ivan Sobredo 1:12:17
961. Hodei Ziganda 1:20:02
982. David Mutiloa 1:20:12
2255. Iñigo Rekalde 1:26:55
3856. Eduard Casanovas 1:31:53
6585 Mohamed Dafoufi 1:37:56
4328. Iban Martin 1:33:03
5072. Xabier Martinez 1:34:54
6254. Ion Ollo 1:37:17
6604. Eduardo Ramirez 1:37:58
9421. Iñaki Mauleon 1:42:50
9689. Juantxo Azurmendi 1:43:20
9700. Alejandro Pain 1:43:21
10481. Gorka Perianez 1:44:46
11853. Iñigo Orella 1:47:10
12319. Kaxi Estarriaga 1:47:59
12900. Raul Erice 1:49:00
13212. Juan Pedro Ariz 1:49:33
15552. Santi Agirre 1:53:23
17732 Pablo Gorostiaga 1:57:09
20312 Karlos Alonso 2:02:21
Emakumeak:
74. Katherine Tisalema 1:09:34
2239. Andrea Aristu 1:26:52
5985. Aizea Beraza 1:36:48
8172. Erkuden S. Martin 1:40:32
8536. Maitane Txueka 1:41:10
11007. Leire Mujika 1:45:40
14032. Naroa Moreno 1:50:49
14696. Silvia Rodriguez 1:51:51
14871. Olatz Monreal 1:52:10
15.898. Marian Ijurra 1:54:01
18157. Miren Mendinueta 1:57:53
22556. Inge Zelaia 2:09:44
24216. Ana Razkin 2:19:59
-Irristaketa
Gizonak:
1. Aitor Vacas 38:24
5. David Gonzalo 40:25
19. Javier Gonzalo 48:02
Emakumeak:
18. Garazi Ganuza 47:59
65. Nekane Ulaiar 59:41
-Handbike
1. Ivan Manoel Montero 35:36
4. Iñaki Mujika 44:08