Futbola

Sakanako Benjaminen Topaketak martxan dira

Maider Betelu Ganboa 2025eko azaroaren 19a

Benjaminen Futbol Topaketak. ARTXIBOA

Sakanako Mankomunitateak balioetan oinarritutako txapelketa Olaztin hasi zen

Urtero legez, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Benjaminen Areto Futbol eta Futbol Topaketak antolatu ditu. Topaketak azaroaren 9an hasi ziren, Olaztin, eta maiatzaren 10ean despedituko dira, Uharte Arakilen. Sutegi, Aralar Mendi eta Altsasu Kirol Elkarteko taldeek parte hartuko dute. Aurten Lagun Artea eta Etxarri Aranatz baja dira, Nafarroako Futbol Federazioko txapelketetan lehiatzen ari direlako.

Mank-etik argi dute topaketa hauek ez direla txapelketak. "Ez da sailkapenik izango eta ez dira golak zenbatuko. Helburua da lehiakortasuna murriztea eta kiroltasunaren baloreak lantzea. Entrenatzaileek funtsezko rola izango dute giro osasuntsua eta errespetuzkoa bermatzeko". 

Sakanako Areto Futbola - Futbol 8 Benjaminen Topaketak

Lehenengo joanaldia

Lehenego jardunaldia: 
Azaroak 9 igandea, Olazti

10:00 S.D. Alsasua - Sutegi
11:00 Aralar Mendi - Altsasu K.E.

Bigarren jardunaldia:
Azaroak 30 igandea, Altsasu

10:00 Sutegi - Aralar Mendi 
10:00 Altsasu K.E. - S.D. Alsasua

Hirugarren jardunaldia:
Abenduak 21 igandea, Uharte Arakil

10:00 Altsasu K.E. - Sutegi
11:00 S.D. Alsasua - Aralar Mendi 

Bigarren joanaldia

Laugarren jardunaldia:
Urtarrilak 18 igandea, Olazti

10:00 S.D. Alsasua - Sutegi
11:00 Aralar Mendi - Altsasu K.E.

Bosgarren jardunaldia:
Otsailak 15 igandea, Altsasu

10:00 Altsasu K.E. - Sutegi
11:00 S.D. Alsasua - Aralar Mendi

Seigarren jardunaldia:
Martxoak 1 igandea, Uharte Arakil

10:00 Sutegi - Aralar Mendi
10:00 Altsasu K.E. - S.D. Alsasua

Hirugarren joanaldia

Zazpigarren jardunaldia:
Martxoak 22 igandea, Olazti

10:00 Sutegi - Aralar Mendi
10:00 Altsasu K.E. - S.D. Alsasua

Zortzigarren jardunaldia:
Apirilak 19 igandea, Altsasu

10:00 S.D. Alsasua - Sutegi
11:00 Aralar Mendi - Altsasu K.E.

Bederatzigarren jardunaldia:
Maiatzak 10 igandea, Uharte Arakil

10:00 Altsasu K.E. - Sutegi
11:00 S.D. Alsasua - Aralar Mendi