Pilota

Kadeteen Lau eta Erdiko Txapelketako final zortzirenak, Lakuntzan eta Irurtzunen

Guaixe 2025eko azaroaren 13a

Pilotariak, jokoan. ARTXIBOA

Final hamaseirenetako partidak jokatzen ari dira Sakanan. Iker Loidi arbizuarra Araxesekin aritu da, baina txapelketatik kanpo geratu da.

Nafarroako Euskal Pilota Federazioak antolatuta, Kadeteen lau eta Erdiko Txapelketako final hamaseirenak jokatzen ari dira aste honetan. Azaroaren 12an, asteazkena, Irurtzunek hiru partida hartu zituen eta azaroaren 13an Lakuntzak lau partida hartuko ditu. 

Loidi, kanpo
Aipatzekoa da Iker Loidi pilotari arbizuarraren kasua. Arbizuko Aldabide taldekoa da Loidi, infantil mailakoa, baina Nafarroako Kadeteen Lau eta Erdian Beteluko Araxes taldearekin lehiatu da, Arbizun entrenatzeko pilotaririk ez duelako. Tamalez, eskumuturrean min hartu zuen, eta ezin izan zuen Irurtzunen jokatzekoa zen final zortzirena jokatu eta txapelketatik kanpo geratu da. 


Kadeteen Lau eta Erdiko final zortzirenak
-Irurtzungo emaitzak (azaroak 12)
Sotil (Larraun) 18 – Arzelus (Oberena) 9
Ijurko (Larraun) 18 – Salaberria (Umore Ona) 4
Ezkurra (Beti Onak) 18 – Villanueva (Esteribar) 2

-Lakuntzako jardunaldia:
Azaroaren 13an, 18:00etan, Lakuntzako Behar Zanan:
Leiza (Beti Onak) – Garcia (Ultzama)
Bildarraz (Larraun) – Lazkanotegi (Bortziriak)
Rekalde (Beti Onak) – Sagastibeltza (Aurrera)
Ugartemendia (Aurrera) – Ramirez (Zugarralde)