Kirol tartea

Mendi lasterketak, irristaketa eta Osasuna nagusiarekin lanean

Guaixe Irratia 2025eko azaroaren 14a

Mendi lasterketetan, Dantzalekukoak, Arronizen gustura. Dantzaleku Sakana taldea Nafarroako Kluben Arteko Mendi Lasterketen Txapelketan lehiatu zen Arronizen, eta oso pozik daude, "taldea egiten ari garelako". Abenduaren 13an gaztetxoek Etxarriko Gazte Trailean parte hartuko dute.  Gazte Traila, Etxarrin. Abenduaren 13rako antolatu du Triku Trailek eta izena ematea zabalik dago.

Irristaketan, Etxeko proban, zoragarri. Sakana Patin taldeak Olaztin antolatutako Sakana Irristaketa Saria NKJen Abiadura Indoor Txapelketako azken aurreko proba izan zen. Espero baino jende gehiago hurbildu zen, irristalariek ikuskizun ederra eman zuten, eta pozik daude antolatzaileak.

Futbolean, Djiby Diouf, Osasuna nagusiarekin lanean. Jubenilen Osasuna A taldean jokatzen duen lakuntzarrak talde nagusiarekin entrenatu zuen.