Sakanako Mankomunitateak administrari ofizialaren plaza bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia egin zuen. Prozesua despedituta epaimahaiak Estibaliz Salinas Burillo izangaiaren aldeko proposamena egin du. Bestetik, Mank-ek gizarte-hezitzailearen plaza bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia egin zuen. Epaimahaiak erabaki du Begoña Zestau Baraibarren aldeko izendapen proposamena egitea. B mailako lanpostua da. Izangai batak eta besteak deialdiko oinarrietan ezarritako epearen barruan eskaturiko agiriak aurkeztu beharko dituzte.