Sakanerria

Mank, Olaztiko eguberrietarako kontziliazioa, Izurdiagako autopistarako sarbidea eta Manolo Ijurra

Guaixe Irratia 2025eko azaroaren 17a

Bi lanpostutarako izendapen proposamenak Mank-en. Biak ere oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez bete dira. 

Orekan kontziliazio programa Olaztiko gabonetan bueltan. Ikastetxeetako oporraldian familiak laguntzeko helburua du. Izen ematea abenduaren 12ra arte zabalik dago. Horretarako udaletxetik pasa beharko da.

Autopistarako sarbidea gero eta gertuago Izurdiagan.  Abendu hasierarako erabilgarri izanen dela aurreikusi du gobernuak. 

Manolo Ijurra agurtu dute Etxarri Aranatzen.  Azaroaren 16an, igandean, lur eman zioten