Pantxika Lamur izanen da Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak antolatzen duen Zurrumurruen Kontrako VI. Ipuin Lehiaketako irabazleen sari banaketaren aurkezlea. Ekitaldia azaroaren 20an, osteguna, izanen da, 17:00etan, Irañetako udaletxean. Ekimena Sakanako Mankomunitateak, Sakana Harrera Haranak eta Felipe Rinaldi Fundazioak, hainbat laguntzailerekin batera, antolatutako Giza Eskubideen Zikloaren barruan ospatuko dute.
Besteak beste, zikloan bigarren eskuko azokak izanen dira, Uharte Arakilen (azaroaren 30ean), Olatzagutian (abenduaren 14an), eta Etxarri Aranatzen (abenduaren 21ean). Gainera, giza eskubideen inguruko kerakusketa izanen da Etxarri Aranatzen (abenduaren 4tik aurrera), eta Askatasun doinuak Palestinaren inguruko ipuinaren kontaketa (abenduaren 17an).