Hirugarren mailako areto futboleko zortzigarren jardunaldian Altsasu esku hutsik itzuli zen Antsoaindik, liderraren etxetik. Kasu honetan ere ongi hasi zen Altsasu, Alvaro Garciak gola sartu baitzuen 11. minutuan. Di-da batean 2-1 jarri zen aurretik Gazte Berriak, baina Mikel Holguinek bina berdindu eta Miguel Lukinek 2-3 aurreratu zuen Altsasu. Tamalez, gutxi iraun zuen pozak, Gazte Berriakek markagailua irauli eta 7-3 irabazi baitzuen.
Aralar Mendik Zizurren jokatu zuen, Ardoiren kontra. Hasieran parez pare aritu ziren bi taldeak. Aralar Mendi aurreratu zen, Xabier Guerrerok sartutako golari esker, baina berehala buelta eman zion Ardoik eta bana berdintzetik 5-1 irabaztera pasa zen.
Gazte Berriak-ek jarraitzen du lider (19 puntu) Ribera de Navarrarekin puntutara berdinduta. Altsasu zortzigarren da (7 puntu) eta Aralar Mendi hamaikagarren (6 puntu). Bederatzigarren jardunaldian Altsasuk azaroaren 22an Ardoi hartuko du Zelandin, 16:00etan. Aralar Mendik egun berean San Juan hartuko du, 16:00etan.