Sakanerria

Udal kontuak, Teknoadineko proiektua, Karrera baldintzapean eta Zurrumurruen kontrako lanak

Guaixe Irratia 2025eko azaroaren 19a

Arakilgo udalak hiru lanpostu bete ditu. Oposizio lehiaketak deitu zituen langileak hautatzeko. 

Uharte Arakilen,  Itxesi eta Errekabitarte kaleetako lanei azken bulkada. Lanak aurki despedituko dituzte.

Parlamentuan Teknoadineko programaren berri ematen. Proiektuak 65 urtetik gorako pertsonen hautazkoa ez den bakardade egoerari eta haren ondorioei aurre egin nahi die.  

Karrera baldintzapean aske geratu da.  25 urte egin ditu preso. Joan zen urteko ilbeltzetik, kontrol telematikoarekin, etxean ari zen zigorra betetzen, hirugarren graduan.

Zurrumurruen kontrako lanek saria izango dute. Giza eskubideen zikloaren barruan, Zurrumurruen Kontrako VI. Ipuin Lehiaketako irabazleen sari banaketa izango da, Pantxika Lamurren eskutik. Bihar, azaroak 20, Irañetako udal aretoan arratsaldeko 17:00etan