Kirol tartea

Pilota eta areto futbolekoak

Guaixe Irratia 2025eko azaroaren 19a

Pilotan, Zurrumurrua konfirmatu da. Ezkurdiak atzelari jokatuko du Binakakoan, Altunarekin bikotea osatuta. Zabaletak Elordi izango du bidaide eta Martijak Zabala. B Seriean Baikok ez du Bakaikoa hautatu. Guillermo Mazoko final laurdenetan, ordezkaririk gabe. Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko final laurdenak Lekunberrin jokatuko dira, azaroaren 19an

Areto futbolean, Aralar Mendi eta Altsasu, punturik gabe. Hirugarren mailako areto futboleko zortzigarren jardunaldian gure taldeek ez zuten punturik bildu. Xota A-k lider segitzen du eta Xota B-k estropezu egin zuen Berriozarren. Emakumeen lehen maila autonomikoan txanponaren bi aldeak ezagutu zituzten Xotako bi talde irurtzundarrek. Arbizuk eta Xotak irabazi, eta Altsasuk galdu. Gizonen lehen maila autonomikoak sei puntu utzi ditu Sakanan