Pediatria zerbitzu duina nahi dute

Guaixe 2025eko azaroaren 24a

Pediatria zerbitzu eskatzen. UTZITAKOA

Ostiraleroko protestak segitzen du. 

Altsasuko osasun eskualdean pediatra eta erdiko lanaldia bermatzeko protestak segitzen du. Osasunbideko Lehen Mailako Arretaren Zuzendaritzak adierazi duenez, ez dute aurkitzen lanaldi heren bat bakarrik lan egiteko prest dagoen profesionalik, eta horrek zaildu egiten du murriztutako plaza osatzea. Osasun Departamentuak mediku eta pediatren gabezia orokorra dela gaztigatu du, eta kontratatzeko ahaleginak egiten dituzten arren, batzuetan ezin dutela adierazi dute. "Baina oso argi utzi nahi dugu: benetako konponbideak behar ditugu, ez justifikazio hutsak", adierazi dute protesten deitzaileak.

Protesta egiten ari direnek jakinarazi dutenez, "gaur egun lanaldi osoan dagoen pediatrak bi kupoetako haurrak artatuko dituela, eta hori benetan bete dadila espero dugu, funtsezkoa baita gutxieneko arreta egokia bermatzeko". Hala ere, deitzaileek nabarmendu dutenez, "ez gara pribilegio bat eskatzen ari, dagokiguna baizik. 1,5 pediatra eskatzen jarraituko dugu, gure eremuan pediatria-arreta kalitatezkoa bermatzeko beharrezko gutxienekoa". Eta ostiralean, 18:30ean udaletxe parean eginen den bilkuran parte hartzera deitu dute.