Sakanako Autobian (A-10), Etxarren parean, auto istripua izan zen atzo, azaroak 23, 15:10 aldera. Hiriberri Arakilgo norabidean zihoan auto bat ibilgailua errepidetik atera da, eta erdibitzailea jo zuen. Autoan hiru bidaiari zihoazen, eta 44 urteko emakumezko batek hainbat kolpe hartu zituen eta larri zauritu zen. Anbulantzian Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten. Autoan zeuden beste bi bidaiariak onik atera ziren. Ezbeharraren tokira Altsasuko suhiltzaileak, Irurtzungo mediku taldea, anbulantzia bat eta Foruzaingoaren patruilak joan ziren. Azken horiek trafikoa bideratzeaz eta istripuaren arrazoiak ikertzeaz arduratu ziren.
Bestalde, Iparraldeko Autobian (A-1), Olatzagutia parean, auto istripua izan zen. Auto bat bidetik atera, hainbat itzulipurdi egin eta bide bazterrean gelditu zen. Zorionez ez zen inor zauritu.
