Sakanerria

Irurtzungo udal kontua, Tokikom sariak, auto istripuak eta Aralarrerako pista itxita

Guaixe Irratia 2025eko azaroaren 24a

Atezain lanpostua bete du Irurtzungo udalak.  Oposizio lehiaketa egin da horretarako. 

Guaixek bi lan finalisten aitortza jaso zuen Tokikom Sarietan.  Maider Betelu Ganboak eta Erkuden Ruiz Barrosok jaso zituzten aitortzak. Sariak banatuta, adimen artifiziala. 

Emakumezkoa larri zauritu zen Etxarrengo auto istripuan. Autoan zihoazen beste bi pertsonak onik atera ziren. Olatzagutia parean, auto istripua izan zen. Auto bat bidetik atera, hainbat itzulipurdi egin eta bide bazterrean gelditu zen. Zorionez ez zen inor zauritu. 

Uharte Arakilgo udalak Aralarrerako pista itxi du. Santutegira joan nahi dutenak Baraibartik barna joan behar du.