Kirol tartea

Pilota, areto futbola, paleta-goma eta futbola

Guaixe Irratia 2025eko azaroaren 24a

Pilotan, Zabaletak eta Ezkurdiak lehen puntua lortu dute Binakakoan, eta Martijak punturik gabe hasi du txapelketa. Elordi-Zabaletak Zabala-Martija garaitu zituzten, eta Altuna-Ezkurdiak maisuki jokatu zuten Etxeberria-Rezustaren kontra. 

Areto futbolean, gehiago balio duen puntua. Osasuna Magna Xotak bere jarrera berreskuratu du eta puntu garrantzitsua ekarri du Manzanaresetik, Kopatik kanpo geratu ostean. 

Paleta goman, Bergera-Biain, txapeldunordeak. Gure Pilotako palistek Oberenaren kontrako bikotearen kontra erori ziren, txapelketa ona eginda. 

Futbolean, Memoria ariketa Altsasun. Osasuna Fundazioko Mikel Huartek emandako hitzaldian Gerrate Zibilak eta Faxismoak errepresaliatutako kirolariak izan ziren gogoan.