Ergoienak Whatsapp kanala du

Guaixe 2025eko azaroaren 26a

Ergoendarra udaletxean sartzen. ARTXIBOA

Udaleko eta kontzejuetako informazio bidea izanen da. 

Udalaren eta kontzejuen kudeaketari buruzko informazio zabalagoa emateko asmoz, Ergoienako Udalak eta Lizarraga, Dorrao eta Unanuko kontzejuek Whatsapp kanala sortu du: Ergoienako Udala. Haren bidez udalaren bandoen, ikastaroen, festen, ludotekaren eta programatutako bestelako jarduerei buruzko informazioa emanen dute. Edozeinek bertan izena eman dezake, informazioa jasotzeko.  

Ergoienako Udalak jakinarazi duenez, "ez dugu Whatsappeko udal kanala jarraitzen dutenen teléfono zenbakirik edo bestelako informazio pertsonalik jasoko. Erabiltzaile bakoitzak Whatsappeko pribatutasun-konfigurazioaren arabera bere kontaktuendako ikusgai dituen datuak ikusi ahal izango dira bakarrik".