Txirrindularitzan, Andres Iniestaren NSN enpresak Israel Premier Tech txirrindularitza taldearen lizentzia eta egitura hartu ditu. Oscar Guerrero zuzendari altsasuarra 2025eko taldearen egituran dagoenez, bertan jarraitzea litekeena da
Futbolean, Altsasu Osasuna Fundazioa B-ren kontra erori zen. Emakumeen Hirugarren mailako bederatzigarren jardunaldian jipoi ederra jaso zuen Altsasuk. Altsasuk garaipena zer den gogoratu zuen. Talde gorritxoak Aibares mendean hartu zuen Dantzalekun. Etxarrik irabazten jarraitzen du, eta Lagun Artea erori zen. Gizonen erregional mailako bederatzigarren jardunaldiak hiru puntu utzi ditu Sakanan. Hurrengo jardunaldian derbia jokatuko da, Lakuntzan. Zalduak ezin izan zuen Salinasekin. Elomendiko Futbol Txapelketako zortzigarren jardunaldian talde arakildarrak ez zuen punturik bildu.