Areto futboleko hirugarren mailan bederatzigarren jardunaldia jokatu zen.
Altsasuk Zizurko Ardoi hartu zuen Zelandin. Partida oso mugituan, Christian Leonek Altsasu aurreratu zuen baina Ardoik 1-3 eman zion buelta partidari. Altsasuk ez zuen etsi, eta Asier Salgadok eta Aritz Sevillak sartutako golei esker, hiruna berdindu zuen. Tamalez, gutxi iraun zuen pozak, Ardoik beste hiru gol sartuta 3-6 aurreratu zelako. Azken minutuan Gaizka Martinek 4-6 gerturatu zuen Altsasu, baina ez zen gehiagorako denbora egon.
Aralar Mendik San Juan taldea hartu zuen Uharte Arakilgo Larrebieta pilotalekuan. Bi taldeek lehia estua izan zuten hasieran, baina Unax Trevejok eta Aimar Lizarragak San Juan 0-2 aurreratu zuten 17. minuturako eta Mario Melerok kontrako hirugarrena sartu zuen 22. minutuan. Bigarren zatian joera berbera izan zuen partidak, San Juanek agintzen jarraitzen zuen eta, azkenean, 0-5 gailendu zen talde iruindarra.
Ribera de Navarra da hirugarren mailako liderra (22 puntu), Gazte Berriak-en aurretik (19 puntu). Altsasu zortzigarren da (7 puntu) eta Aralar Mendi hamaikagarren (6 puntu). Hamargarren jardunaldian Altsasuk San Juan izango du arerio Iruñean, azaroaren 29an, 18:00etan. Aralar Mendik egun berean jokatuko du, 17:00etan, Cintruenigon, Garbayo Chivite Cintruenigo taldearen kontra.