Nafarroako Merkataritza Ganberak antolatutako bidaia horren bidez, merkataritza dinamizatzeko Baionan egin dituzten esperientziak, praktika oneko jardunak eta proiektuak ezagutu zituzten. Esaterako, merkataritza aitortzeko ekimenak, digitalizazio programak edo merkataritza dinamizatzeko tokiko txanponaren (Eusko) erabilera. Baionako Merkataritza Ganberan informazio saioak izan zituzten eta, ondoren, lau denda bisitatu zituzten. Nafarroan gara daitezkeen joera, aukera, proiektu eta ideiekin bueltatu ziren etxera.