Azaroaren 8an VII. Corella Hiria Lur Gaineko Rallya jokatu zen eta Javier Leyun pilotua eta Javier Goikoetxea kopilotu olaztiarra (Skoda Rally 2 EVO) txapeldunak izan ziren (24:24).
Bestalde, argazkian ageri diren Alberto Villar eta Eneko Unanua (BMW E36) arakildarrak Malerrekako Rallyan lehiatu ziren azaroaren 21ean eta 22an (47:49, 21.postua), paisaia elurtuan. Aurretik Esteribarren eta Villa de Codesen aritu ziren, gustura.