Sakanerria

Sakana energia berriztagarrien komunitate saioa, Etxarri Aranazko gaztetxokoa eta Altsasuko udaleko desjabetzak

Guaixe Irratia 2025eko azaroaren 27a

Lakuntzan Sakanako Energia Berriztagarrien Komunitatearen aurkezpen saioa gaur, osteguna 27, 18:00tan izango da.

Etxarri Aranazko Gaztetxokoa zabalik da. Izen ematea udaletxeko bulegoetan egin daiteke.

Altsasuko Bidegorria egiteko lur desjabetzak eginen ditu udalak. Herrigunea Iñigo Aritza ikastola eta Altsasu Institutuarekin eta Dantzalekurekin lotzeko bidegorria eginen du Udalak.