Pilotan, 2.200 oliba olio botila Baikorendako. Bilboko pilota enpresak Urzante erronken saria jaso zuen Tuteran. Nafarroako Kadeteen eta Jubenilen Lau eta Erdiko Txapelketak, finalaren zain. Final handiak abenduaren 3an jokatuko dira, Lekunberrin.
Saskibaloian, CBASK, bi aldeak. Gizonezkoen CBASK taldeak garaipena lortu zuen Universidad de Navarraren kontra, baina emakumezkoen lehen senior mailako CBASK 2 punturengatik erori zen Valle de Egüesen kontra. Asteburuan bederatzigarren jardunaldia dute jokoan