Urte bukaera aldera jokatzen da Sakanako Mankomunitateak eta Etxarri Aranazko Gure Pilota klubak antolatutako Sakanako Nesken Pala Txapelketa. Aurten 21. edizioa jokatuko da, eta guztira 84 palista lehiatuko dira. Txapelketako hasierako ligaxka ez da Etxarri Aranazko frontoian jokatuko,Euskalerriari pilotalekuan obretan daudelako. Partidak Lakuntza, Urdiain, Dorrao eta Ergoienako frontoietan jokatuko dira.
Guztira 84 palistek parte hartuko dute Sakanako Pala Txapelketan, sei bikote elite mailan, sei lehen mailan, sei bigarrenean eta gainontzekoak eskola mailako kategorietan. Asteburuan hasiko da txapelketa. Kategoria guztiak batuta, guztira hemeretzi partida jokatuko dira lehen jardunaldian.
Kategoria txikiko partidak gaur, ostirala, Lakuntzan (18:00, lau partida) eta Dorraon (18:00, hiru partida) jokatuko dira, eta bihar, larunbata, Urdiainen (10:00, lau partida) eta Dorraon (10:00, bi partida).
Lehen jardunaldia
Maila nagusiari dagokionez, urriaren 28an, ostirala, 18:30ean, Urdiainek bi partida hartuko ditu. Bigarren mailan Sasigain-Erauzkinek Irigoien-Agirre izango dituzte aurkari, eta lehen mailan Inunciaga-Gaintzarainek Gartziarena-Alava. Urriaren 29an, larunbata, 10:00etan, Urdiainen, bigarren mailan Olza-Goikoetxeak Amado-Casillasen kontra jokatuko dute.
Urriaren 29an, Lakuntzan, arratsaldez jokatuko dira partidak, 19:00etan. Lehen mailan Eizmendi-Larrazak Zabalza-Andrea izango dituzte aurkari, eta elite mailan Salanueva-Gorostiagak Galdos-Eizmendi II.a. Urriaren 30ean, 12:00etan, Lakuntzan, eliteen mailako bigarren partida jokatuko da: Saez-Toral Purroy-Dufurren kontra.