Kickboxing, Mohammed Hamdi, Mundialetako finaletan. Borrokalari irurtzundarrak Kroaziako Ivan Bertic-en kontra jokatuko du final handia gaur, Abu Dhabiden.
Palan, Palista onenak Sakanako Txapelketan bilduko dira. Asteburuan hasiko da Sakanako Mankomunitateak eta Gure Pilotak antolatutako XXI. Sakanako Nesken Pala Txapelketa. 84 palista lehiatuko dira, onenak tartean. Etxarri Aranazko frontoia obretan dagoenez, ondoko herrietan jokatuko da.
Futbolean, Futbol Federazioaren aitortza entrenatzaileei. Nafarroako Futbol Federazioak '2025eko Entrenatzailearen Eguna' ospatu zuen. 2024/2025 denboraldian ligak irabazi zituzten entrenatzaileek saria jaso zuten, Ivan Claverrek (Altsasu K.E.) eta Ioseba Bakaikoak (Etxarri K.E.) tartean.
Futbolean, Altsasu Kirol Elkarteak bere taldeak aurkeztuko ditu. Abenduaren 3an, Dantzalekun izango da ekitaldia.
Futbolean, Zubiria, UEFA-ko Eskualdeen Kopako Nafarroako selekzioan. Lehen faseko partidak Agoitzen jokatuko dira.
Atletismoan, Zubeztia Elkartea Lasterketa, ate joka. Abenduaren 8an urteroko hitzorduari eutsiko dio Altsasuko probak. 44. edizioa izango da, 4. Candi Arnanz Memoriala, eta izena ematea zabalik dago Dantzaleku Sakana webgunean. Abenduko Altsasuko trilogiako lehen proba izango da.
Pilotan, Arbizu eta Igoa, Nazioen Ligan. Nafarroako pilota federaziotik 20 pilotari hautatu dituzte Nazioen Ligan jokatzeko.
Pilotan, Binakako Txapelketako bigarren jardunaldiak interesa piztu du. Ezkurdia Zabaletaren kontra nola moldatuko den eta Martijak lehen puntua lortuko ote duen dira katedraren zalantzak-