Gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta haren hornidura egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen duen legeari jarraituz, Nedgia Navarra SA enpresak aurretiazko administrazio baimena eskatu du, gas naturala kanalizazio bidez banatzeko dauden sareak hedatzeko. Enpresak lan horiek heldu den urtean egin nahi ditu Nafarroako hainbat udalerritan, tartean daude: Arakil, Irurtzun, Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain, Altsasu, Olazti eta Ziordia.