Futbola

Kopa: Etxarri aurrera, Lagun Artea bidean

Guaixe 2025eko abenduaren 10a

Etxarri multzoko sailkapenean bigarren izan da.

Abenduko zubi foralean kopako hasierako multzoen ligaxka jokatu zen

Abenduko lehen asteburuan Nafarroako Futbol Federazioko Karbel kopako hamabigarren multzoko bigarren eta hirugarren jardunaldiak jokatu dira. Bigarren jardunaldian, Etxarri Aranatzek 1-0 hartu zuen mendean Beti Kozkor B Xabier Igoak sartutako golari esker eta Lagun Arteari 4-1 irabazi zion San Jorgek. Ander Agirre izan zen lakuntzarren gol bakarraren egilea.

Hirugarren jardunaldian, Lagun Arteari 1-2 irabazi zion Beti Kozkor B-k (Gaizka Sagarzazuk sartu zuen Lagun Artearen gola) eta Etxarri Aranatzek San Jorge izan zuen aurkari eta Iruñeko taldea nagusitu zen, 1-3. Joanes Mikeok sartu zuen Etxarriren gola. Sailkapenean San Jorge izan da lehena (9 puntu), Etxarri Aranatzen (6 puntu), Beti Kozkor B-ren (3 puntu) eta Lagun Artearen (punturik gabe) aurretik. Hortaz, Lagun Artea Kopatik kanpo geratu da eta Etxarri Aranatzek aurrera egingo du.