Sakanerria

Tren zerbitzuan informazio sistema berria, etxeko zaintzaz jardunaldia eta Ziordiko kontribuzioa

Guaixe Irratia 2025eko abenduaren 9a

Arabako Lautadako tren-zerbitzuaren erabiltzaileendako informazio sistema berria. Harpidetza-tresna berri baten bidez, denbora errealean jasoko dute Miranda de Ebro eta Altsasu arteko trenei buruzko informazioa.

Etxeko zaintzaren inguruko jardunaldia Iruñean. Rural Domus proiektua ixteko balioko du. 
 

Kontribuzioa ordaintzeko epea despeditzear da Ziordin. Ordainketa garaiz egiten ez duenak errekargua ere pagatu beharko du.