Kirol tartea

Atletismoa, Kickboxing, pilota, areto futbola, futbola eta automobilismoa

Guaixe Irratia 2025eko abenduaren 9a

Atletismoan, Zubeztia lasterketak txapeldun sakandarrak izan zituen. Israel Arbizuk eta Maalen Berazak irabazi zuten Altsasuko 10 km-ko proba herrikoia. 

Kickboxingean, Mohammed Hamdi, munduko txapeldunordea. Borrokalari irurtzundarra Kroaziako Ivan Bertic-en kontra erori zen, pisu astunetako final handian.

Pilotan, Zabala-Martijaren kolpea Bartzelonan. Altuna-Ezkurdiak ezin izan zuten partida erremontatu eta 22-16 erori ziren Zabala-Martijaren kontra. Elordi-Zabaletak Etxeberria-Rezusta mendean hartu zituzten, 22-14.

Areto futbolean, Osasuna Magna Xotarendako garaipena garesti dago. Kordobako bisitatik berdinketarekin itzuli zen talde irurtzundarra. 

Futbolean, Altsasuren gol festa. Emakumezkoen hirugarren mailan talde altsasuarra zortzigarren postuan dago. Altsasu, beste pauso bat. Gizonen preferente mailan beste hiru puntu ditu talde gorritxoak. Lakuntzako derbian Etxarri Aranatz nagusi. Gizonezkoen erregional mailako hamargarren jardunaldian lehia bizia izan zuten Lagun Arteak eta Etxarri Aranatz liderrak. Beste puntu bat Zalduarendako. Elomendiko Futbol Txapelketan talde arakildarra zazpigarren postuan dago. 

Automobilismoan, Sakandarrak, Rallyetan murgilduta