Abenduaren 3an Nafarroako Lau eta Erdiko-Guillermo Mazo Memorialeko final handiak jokatu ziren Lekunberrin. Jakina denez, txapelketa horretako antolakuntzan Pablo Lopez de Goikoetxea altsasuarra aritzen da buru-belarri, eta txapelketa Lekunberriko Jaian Jai eta Uharte Arakilgo Larrebieta pilotalekuetan jokatu zen. Pilotari onenak lehiatu ziren , eta finalera Aldaz (Ultzama-Buruzgain) eta Julen Baleztena (Leitzako Aurrera) sailkatu ziren. Final estuan, Aldazek lortu zuen txapela, Baleztenari 18-10 irabazita.
Aurretik hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko finala jokatu zen. Nazabal (Larraun) izan zen irabazlea, nagusitasun handiz Anzizarri (Erreka) 18-5 irabazita.
Horretaz gain Kadeteen Lau eta Erdiko finala jokatu zen. Beti Onak klubeko Ezkurrak eta Rekaldek lehia oso estua izan zuten, baina azkenean Rekalde izan zen kadeteen kaiolako txapelduna, 16-18 gailenduta.