Gizonen lehen maila autonomikoan asteburuan ez zen jardunaldirik jokatu. Aurreko astean erabakitako hamargarren jardunaldian Arbizuk launa berdindu zuen Oliterekin Arbizun jokatutako partida estuan. Olite bitan aurreratu zen, baina Andoni Goikoetxeak eta Julen Luisek bina berdindu zuten eta Andoni Goikoetxeak eta Mattin Petriatik partidari buelta eman zioten, 4-2 aurreratuta. Tamalez, Olitek ez zuen etsi eta launa berdintzea lortu zuen.
Xotak, aldiz, garaipen erosoa lortu zuen Iruñean Anaitasunari 0-4 irabazita. Asier Astiz, Asier Martin, Oinatz Zabarte eta Andres Felipe Cadena izan ziren golegileak.
Azkenik, Altsasuk eta Vulcanizados Ruiz taldeak jokatu beharreko partida ilbeltzaren 3ra atzeratu da.
Hurrena
Ibararte taldea da gizonen lehen maila autonomikoko liderra (28 puntu). Arbizuk hirugarren jarraitzen du (23 puntu), Xotak laugarren (21 puntu) eta Altsasu hamabigarren, punturik gabe. Hamaikagarren jardunaldian Arbizu Kirol Taldeak sailkapenean bosgarren den Instalaciones Los Saucesen kontra jokatuko du Eskiroz kiroldegian igandean, 12:30ean; Xotak hamaikagarren den Berriozarko Mendialdea hartuko du abenduaren 13an, 12:45ean, Irurtzunen; eta Altsasuk hamargarren den Oliteren kontra jokatuko du egun berean, 17:00etan, Erriberrin.