Sakanerria

Giza eskubideen nazioarteko eguna, Arakilgo eta Etxarriko udal kontuak eta absoluzio bat

Guaixe Irratia 2025eko abenduaren 10a

Gaur Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta Nafarroako Torturatuen Sarea eta Egiari Zor osatzen dugun Egiaren Garaia dinamikatik adierazi dute Errekonozimendu eta Erreparazio Batzordeak, 16/2019 Foru Legearen babespean, beste zazpi pertsona ofizialki aitortu dituela “giza eskubideen urraketen biktima” gisa. Batzordeak aitortutako tortura kasuak honako hauek dira: Iñaki Beorlegui Recalde, Amparo Arangoa Satrustegi,Purificación Galarza Ochoa, Javier Pérez de Obanos Oyarbide, Pedro De Miguel Caballero, Ane Buitron Zazpe, Mikel Soto Nolasco.

Arakilgo udalak bi lanpostu bete ditu.  Oposizio lehiaketa deitu zuen horretarako. 

Etxarri Aranazko  udalak Lehentasunezko Birgaitze Eremu izendapena lortu nahi du. Etxeen zaharberritzean dirulaguntza handiagoak eskuratzeko aukera emanen luke. 

Absolbitu egin dituzte abortu klinikan "otoitz egiteagatik" epaitutako 21 pertsonak. Epaileak ebatzi du klinika aurrean kartelekin jartzeak ez ziela jazarpenik eragin pazienteei zein langileei. Epaia ez da irmoa.